2020(e)ko otsailaren 4(a), asteartea

ULIAKO ITSASARGIRA IRTEERA

ULIAKO ITSASARGIRA IRTEERA

Irailean gure Ikastolatik abiatu eta Uliako Itsasargiraino joan ginen gure ingurune zoragarriaz gozatu eta lagun artean egoteko. Primeran ibili ginen!

















EUSKARAZ BLAI!


Ikasturteko lehen astean Euskaraz Blai jardun gara. Aurtengo gaia euskal mitologia izan da eta LH 5.mailakoak LAMIAK izan gara. Jokoak,abestiak, eskulanak, txangoak... ekintza ugari egin dugu, beti ere... 

HODEI GUZTIEN AZPITIK ETA SASI GUZTIEN GAINETIK!!!




























Ongi etorri LH5.mailara!!!

 Udako oporrak amaitu dira eta denok Ikastolan elkartzeko unea iritsi da!! 
Lehen egunetako emozio eta bizipenak bizi ditugu eta eguneroko lanean murgildu gara. 
Ikasturte osoan zehar txoko hauxe izango dugu bidelagun eta tresna aparta izango da gelan nahiz Ikastolan bizi eta landutako oro partekatzeko: errepasoak egiteko, material gehigarria izateko, izandako ekintzetako argazkiak ikusi eta eskuratzeko, abesti eta bertsoak abesteko, lotura interesgarriak ikusteko...
Hastera goaz!



2017(e)ko azaroaren 9(a), osteguna

ASTE BERDEA

Urtero bezala, Aste Berdea ospatu genuen gure Ikastolan eta besteak beste Kontsumerismo antzerkia ikusi, Ekoguneko tailerretan parte hartu, Kulturaniztasunaren inguruko bideo eta solasaldiak... izan genituen. Hona hemen momentu horietako batzuk biltzen dituzten argazkiak!

KONTSUMERISMO ANTZERKIA



EKOGUNEA






FERNANDO AMEZKETARRA

Bertsolaritzako saioetan Fernando Amezketarraren berri izan dugu.

Hona hemen bere bizitzako gertaerak biltzen dituzten marrazki bizidunetako kapituluetako bat. Hauek ikusiaz Fernando Amezketarra eta bere bizipenak gehiago ezagutzeko aukera izango duzu. Ongi pasa!




2017(e)ko urriaren 19(a), osteguna