2020(e)ko otsailaren 4(a), asteartea

ULIAKO ITSASARGIRA IRTEERA

ULIAKO ITSASARGIRA IRTEERA

Irailean gure Ikastolatik abiatu eta Uliako Itsasargiraino joan ginen gure ingurune zoragarriaz gozatu eta lagun artean egoteko. Primeran ibili ginen!

















EUSKARAZ BLAI!


Ikasturteko lehen astean Euskaraz Blai jardun gara. Aurtengo gaia euskal mitologia izan da eta LH 5.mailakoak LAMIAK izan gara. Jokoak,abestiak, eskulanak, txangoak... ekintza ugari egin dugu, beti ere... 

HODEI GUZTIEN AZPITIK ETA SASI GUZTIEN GAINETIK!!!




























Ongi etorri LH5.mailara!!!

 Udako oporrak amaitu dira eta denok Ikastolan elkartzeko unea iritsi da!! 
Lehen egunetako emozio eta bizipenak bizi ditugu eta eguneroko lanean murgildu gara. 
Ikasturte osoan zehar txoko hauxe izango dugu bidelagun eta tresna aparta izango da gelan nahiz Ikastolan bizi eta landutako oro partekatzeko: errepasoak egiteko, material gehigarria izateko, izandako ekintzetako argazkiak ikusi eta eskuratzeko, abesti eta bertsoak abesteko, lotura interesgarriak ikusteko...
Hastera goaz!